Izenburua: Atrapa Eguna
Idazlea: Nerea Arrien
Ilustratzailea: Estibalitz Jalón Martínez
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2017
Orri kopurua: 54
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Narrazio luzea da, aisiari buruzko hausnarketa proposatzen duena pantailadun tresnekin dagoen menpekotasuna erabilita.
Manexek asko gozatzen du bere tabletarekin, baina egun batean matxuratu egiten zaio. Tragedia izugarria gaztetxoarentzat. Teknologia berriek zupaturik bizi diren lagun eta senideen artean, aitonak aisialdia telefono eta ordenagailuetatik aldendurik bizitzeko aukera erakutsiko dio, oharkabean, “atrapatzeko eguna” esanez. Tratua egiten dute: eguna “atrapatuz” gero, aitonak tablet berria erosiko dio.
Ilustrazioak pastel kolorekoak dira. Pertsonaia nagusiek betetzen dituzte irudiak, testuingurua alde batera utzita. Giro edo sentimendu bero eta gertukoak helarazten dizkigu, baina espresio eta informazio gutxi gehitzen dio istorioari. Guztira zazpi ilustrazio dira, azala barne.