Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Atejolea eta izaki misteriotsua

Idazlea: Aitor Arana Luzuriaga

Ilustratzailea: Mikel Mendibil

Argitaletxea: Gaumin

Urtea: 2016

Orri kopurua: 80

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Bi ipuinek osatzen dute liburu hau. Beldurrezko ipuinak biak.

Lehenengo ipuina: bikote bat Finlandia aldera joaten da bidaian, trenez. Kemijoki herrian lotarako lekurik ez, eta ostatuko arduradunak garai batean ukuilu izan zen lekura eramaten ditu, baldintza bakarrarekin: gelak oso txikiak direnez, bananduta lo egin behar dute, baina ezin dute inola ere ez gau hotzetan gerturatzen den atejoleari aterik ireki, bestela hil egingo ditu-eta. Atejolea oso argia da ordea...

Bigarren ipuina: Gabon zahar egunean herrixka bateko aska batean izaki misteriotsu bat agertu ohi denaren kondaira dago. Protagonista (Karlos) tematzen da izaki hori ikusteko, eta lortu arte ez du etsiko. Azkenean ateratzen zaio izaki arraro eta beldurgarri hori, batzuei zorte ona eta beste batzuei zorte txarra ekarri izan dien izaki misteriotsu hori. Elkarrizketa bat izaten dute eta izakiak azaltzen dio desira bat eskatu ahal diola, baldintza hauekin: besteentzako zerbait ona eskatzen badu bete egingo da; desira bere buruarentzat eskatzen badu, berriz, ez da beteko; eta besteentzat zerbait txarra eskatuz gero, berari gertatuko zaio gauza txar hori. Zer eskatuko dio Karlosek?


Atejolea eta izaki misteriotsua