Izenburua: Atearen atzean
Idazlea: Antton Kazabon Amigorena
Ilustratzailea: José Belmonte
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007
Bilduma: Bihotz taupadak
Orri kopurua: 86
Adina: 14tik gora
Laburpena:
Iraitz, Iker, Josu, Olaia... Iraitz, Iker eta Olaia institutuko ikasleak dira; Iraitz eta Iker bikotea ziren, baina Iraitzek Josu ezagutu du eta beretaz maitemindu da, eta Ikerrekiko harremana hautsi du. Olaiak, Iraitzen eta Ikerren laguna izanik, mutila babesten du, eta ez zaio zuzena iruditzen Iraitzek egin duena. Nor da, ordea, Josu, Iraitzen bihotza eta gogoa erabat harrapatu dituen mutil hori? Ingeleseko irakaslea, ordezkapen bat egitera institutura ailegatu den irakasle berria. Iraitzek ez du sekula hain gustura ikasi, ez du inoiz hainbeste aurreratu ikasgai batean, nota oso onak ateratzen hasten da... Baina azkenean, egia jakiten duenean, alegia Josu homosexuala dela ezagutzean, erabateko gainbehera biziko du.
Behinola 16. zenbakia. Manu Lopez Gaseni