Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ata Punk eta Ate Punky. Desioa

Idazlea: Bernardo Atxaga

Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2021

Bilduma: Mila gau

Orri kopurua: 64

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Bi ahate bitxi hauen bigarren abentura liburua da. Oraingoan udako arratsalde bero batean abiatzen da istorioa, bi lagunak asperduriak jota daudela. Nelo txakurrak, patioko bizilagunak, haren estalpera gonbidatzen ditu, telebistan animalien migrazioaren inguruko dokumentala ikustera. Gau hartan haiek ere migratu dezaketela bururatzen zaie… Esna oraindik, amesten dute auzokide guztiak miresmenez hartuko dituztela haien asmoaren berri izatean. Hurrengo goizean ile-apaindegira jotzen dute, gandorra ondo tentetu eta bide batez haien asmoak lau haizetara zabaltzeko asmoz. Amesteari utzi gabe, irudikatzen dute auzokide guztiak haiek agurtzen, eta txirrindularien bira grabatzera gerturatu ohi diren helikopteroak ere haien migrazioko irudiak telebistarako grabatzen, benetako superstarrekin egin ohi den bezala. Eguna iritsitakoan plaza jendez lepo dago, eta helikopeteroak ere han dabiltza…

Ilustrazioak komiki gisakoak dira, freskoak, koloretsuak, istoriora egokituak. Tartekatuta daude testuaren artean, batzuetan haundiago bestetan txikiago, zenbaitetan orrialde osoa hartzen. Badira testuak kontatuko duena aurreratzen dutenak, irakurlearen konplizitatea xede.


Prentsako aipamenak:

Xabier Etxanizen kritika Argian


Ata Punk eta Ate Punky. Desioa