Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Astroak gara

Idazlea: Pello Aņorga Lopez

Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2017

Bilduma: Xaguxar, 226

Orri kopurua: 78

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Gizarte arazoez hitz egin nahi digun narrazio luzea da, errealismo kritikoa dei daitekeena. Arrazakeria, bullyinga, adiskidetasuna eta aniztasuna bezalako gaiak papereratzen ditu, baikorra izenda genezakeen tonuan.

Arrosa 5. mailan dago eta lehen pertsonan kontatzen dizkigu bere bizipenak. Eskolara Banba izeneko mutiko beltz bat iritsiko da, eta gelakideak gaizto jokatuko dute harekin. Arrosa Banbarekin lerratuko da, eta Joxek osatuko du hirukote fantastikoa. Arrosaren kasuan ausartago, konfiantza gehiagorekin eta hobeto espresatzen dela sentituko du ikasturte bukaeran.

Ilustrazioek narrazioari informazio gehigarria eskaintzen diote. Testuaren gaiarekin eta tonuarekin bat egiten dute.

Marrazkiak kolore bizi eta apalen tarteko bat dira, ikonikoak dira, ur-margoak eta tintarekin eginda, forma borobilduak dituzte eta orrialdea betetzen dute.


Astroak gara