Izenburua: Asto bat hipodromoan
Idazlea: Bernardo Atxaga
Ilustratzailea: Jon Zabaleta
Argitaletxea: Erein
Urtea: 1984
Bilduma: Siberia treneko ipuinak
Orri kopurua: 46
Laburpena:
Boris Atxagof-ek kontatzen duen ipuina Lasartevich, belar berde-berdeko hipodromoa zuen herria. Udako beroak heldu orduko zaldiz beteriko tren dotore-dotorea iristen zen herrira. Zaldi txuri, gorri eta beltzak ekarri ohi zituen eta, haiekin batera, zaldi gaineko jokeiak. Ondoren, berriz, morroiak heltzen ziren azken. Inork ez zuen uste morroiak inportante zirenik. Baina, behin, Lasartevich-eko bizimodua aldatu zuen morroi inportantea heldu zen: Maurizio, astoa. Gainerako astoak bezalakoa baina gainerako astoak ez bezala janzten zena: sonbreilua buruan, korbata horia lepoan eta betaurrekoak. Bi maleta handi harturik bidaiatzen zuen astoa.