Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Asteburua landetxean

Idazlea: Maribel Aiertza Rementeria

Ilustratzailea: Alai Zubimendi Idarreta

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2021

Bilduma: Xaguxar

Orri kopurua: 68

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Abentura eta misteriozko nobela ilustratua da, zientzia-fikzioaren hainbat ñabardurekin.

Ikasle talde bat landetxe batera doa asteburua pasatzera, landa guneko herrixka batera. Abentura gosez, taldetxo bat Ateramiñe kobazulora bidean abiatzen da basoan barrena, baina Galder eta Eider bidean desagertzen dira, eta etxola batean azaltzen dira, giltzapetuta. Hurrengo egunean, sarrera debekatuta duen kobara sartzen dira, eta bertan, pasabide sekretu bat aurkitzen dute. Lio, taldeko liderra, sartzen da bertara, baina izututa itzuli eta kobatik ateratzen saiatzen dira. Irtetean norbaitek jarritako hainbat oztopo gainditu behar dituzte. Hurrengo egunean, Gus, praktiketako irakaslea, Liok aurkitutako pasabidean isilka sartzen da. Bertan biologo batzuk eraikitako gotortutako laborategia topatzen du, baina zientzialariek Gus atzeman eta bahitzen dute. Bat-batean Gus esnatzen da, eta ikasleek sukarra duela esaten diote. Azken egunean, etxera itzuli aurretik, oztopo eta traba guztiak herriko mutiko batek jarri dituela konturatzen dira, eta hura izutzen saiatzen dira. Herriko mutikoak, ordea, istripu baten ondorioz metalezko hanka erakusten die, eta bisitan datozen neska-mutikoen lagun egiten saiatzen dela kontatzen die. Liok, bere herriko atletismoko talderako fitxatzen du mutikoa.

Hamaika atalez dago osatua kontakizuna, eta atal bakoitzean orrialde osoa betetzen duen ilustrazio bana agertzen da. Ez dira beharrezkoak istorioa jarraitzeko, baina balio dute girotzeko.


Asteburua landetxean