Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Arroza eta tinta

Idazlea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro

Ilustratzailea: Alfonso Abad

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2006

Bilduma: Balioen txanda

Orri kopurua: 31

Adina: 8tik gora


Laburpena:
Ipuin ilustratu honetan, Saharatik etorri den amonaren ibilaldia erakusten zaigu, bere biloba eskolatik jaso behar duenean. Erdi itsuturik dago kataratak direla medio eta eskolako bidea ez du ezagutzen. Arriskuak arrisku, amona zuhurrak neska jasoko du eskolako irteeran. Bere bilobak erakutsiko dio gero itzulerako bidea, eta hitz goxoak izango dituzte bueltan. Amestuko dute, baita ere, ebakuntza ondoren dena ikusi ahal izango duen amonaren bizimodua. Irudiak ondo egokitzen zaizkio kontakizunari. Plano desberdinen nahasketa oso nabarmena da, eta amonaren ikusmen urriaren sentsazioa dasta daiteke bakarrik dagoeneko hainbat pasarteetan.


Arroza eta tinta