Izenburua: Arritxu eta Mago Zurien Anaiadia
Idazlea: Itziar Madina
Ilustratzailea: Leire Urbeltz Munuze
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2009
Bilduma: Axuri beltza
Orri kopurua: 132
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Lamiak gaur egun desagertzeko zorian badaude ere, oraindik ere bizi dira batzuk kutsatu gabeko basoetako iturri ondoetan. Baina arrisku gorrian daude, transgenikoek burutzen duten kutsaduren bidez, eta lamia bikote xelebre batek Arritxu protagonista harrapatu eta konbentzitzen du Dalan lamina askatzeko mago zurien eskutik. Mago Zuriak gizakien teknologiaren jabe dira eta Arritxuk, adiskide baten laguntzarekin, denak ere menderatuko ditu.
Ilustrazioak azpimarratzekoak dira, marrazkilariak erabiltzen dituen bi koloreei, beltzari eta gorriari, ateratzen dien etekinagatik. Bestalde, mugimenduz beteriko eszenak planteatzen ditu eta konposizio oso dinamikoak eskaintzen.