Izenburua: Arre! Arre!
Idazlea: Antton Kazabon Amigorena
Ilustratzailea: Jon Zabaleta
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2009
Bilduma: Igelio Igela,35
Orri kopurua: 36
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Kontalaria, neba-arreba batzuk, hauen osaba eta bere zaldia eta astemea dira ipuin honetan azaltzen diren pertsonaiak. Banan-banan hartzen dute hitza kapitulo bat osatuz eta istorioa kontatuz, bakoitzak bere ikuspegitik. Neska mutikoak osabaren baserrira joaten dira igandero zaldiz ibiltzera. Osabak tratu ona ematen dio zaldiari eta kontrakoa astemeari. Zaldia pozik bizi da eta astemeaz urrikituta honen bizitza eramangarriagoa egiten saiatzen da. Bere janariaren parte bat eman, ugazabak eragiten dizkion zauriak miazkatu, lotuta dagoen tokitik askatu… Udako egun batean zaldia eta astemea errekan sartzen dira eta uretatik ateratzerokoan astemeak ez du bera ematen. Uraren eraginez ia betadanik soinean zeraman kraka desagertu da. Orain zuri-zuria da, ederra da. Aurrerantzean jabearen eskerrona, haurren harridura, zaldiaren maitasuna eta mando ttiki bat izango du astemeak.
Marrazkiek orri osoa betetzen dute eta txuri beltzez eginak daude. Marra lodi batek inguratzen ditu marraztutako pertsonaia eta bazterrak. Marrazki eskematikoak dira baina badute indarra ipuinak kontatzen duena ondo adiarazteko.