Izenburua: Arrautza bat errun zuen behia
Idazlea: Andy Cutbill
Ilustratzailea: Russell Ayto
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide Sarasola
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2022
Orri kopurua: 32
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratua da, gai nagusi bezala norberaren nortasunaren bilaketa eta autoestimua dituelarik, umorezko tonuan kontatuta.
Marjorie ez da batere berezia sentitzen, ez dabil bizikletan edo buruz behera beste behiak bezala, eta arrunta baino arruntagoa sentitzen da. Lagunak ditu, ordea, oilategiko oiloak, eta hauek trikimailu bat prestatzen dute berarentzat. Goiz batez arrautza bat errun duela ikusita esnatzen da Marjorie. Baserritarrak harro kazetariei deitu eta alde guztietatik jendea azaltzen da ez ohiko gertakizuna ikustera. Marjorie, oiloak eta baserritarra pozik…baina gainerako behiak ez dira hain pozik, ez baitute uste arrautza Marjoriek errun duenik. Egunez egun zelatan daude Marjoriek eserita arrautza berotzen duen bitartean... egun batez arrautzatik txita bat jaiotzen den arte. Muuuu egiten duen txita maitagarria.
Ilustrazioek testuak esaten duena adierazten dute. Bi orriak hartzen dituzten irudiak ditugu, hondo koloretsuen gainean egindako collage gisan. Tarteka komikien teknika ere erabiltzen da, bineten bidez kontatzen direlarik istorioaren zati batzuk, pausuz pausu adieraziz gertatutakoa, bunbuiloak eta onomatopeiak erabiliz… Irudiak marra beltz fineko forma geometrikoez eginak daude, sinpleak, baina esanguratsuak. Testua ilustrazioan txertatua dago, tamaina eta leku desberdinetan, irudiaren arabera... Narrazioan elkarrizketak tartekatzen dira azkartasuna emanez istorioari.