Izenburua: Armiarmak parapentean
Idazlea: Maribel Aiertza Rementeria
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017
Bilduma: Xaguxar, 225
Orri kopurua: 76
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Iniziazio bidaia bat deskribatzen duen narrazioa da, saiatzen dena gurasorik gabeko (heldurik gabeko) lehen abentura baten antzezpena egiten.
Protagonistak bi armiarma dira, Gabriela eta Abelardo anai-arrebak. Abelardo ausarta eta abenturazalea da, eta parapentea hartuta kanpoko mundua ezagutzera abiatu nahi du; arreba, ordea, zuhurragoa da. Bidaia abiarazi bezain pronto galdu egingo dira, eta nahikoa lan izango dute berriz elkartzeko. Munduari txikitasunetik begiratzen zaio, oinarrizko hainbat gai jorratzeko: berdinen arteko harremana, beldurra, erabakiak hartu beharra…
Ilustrazioek Jokin Mitxelenaren zigilu pertsonala daramate, dinamikoak eta narrazioak duen umore tonuari eutsiz. Bi mundu uztartu nahi horretan, gizakiona eta xomorroena, perspektibaren erabileran maisu lana egiten du oraingoan marrazkilariak.