Izenburua: Armairu barruan ipuinak irakurtzen zituen neska
Idazlea: Leire Bilbao Barruetabeña
Ilustratzailea: Estibalitz Jalón Martínez
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2010
Bilduma: Neskatilak 3
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Istorio honetako protagonista eta narratzaileak amonaren armairu zaharrean ezkutatu eta linternarekin irakurtzen ditu bere liburu kuttunenak: Alizia, Pipi, Printze Txikia… Haiekin batera, fantasia eta errealitatea uztartzen ditu armairua gertu duen bitartean. Hura urruntzen denean tartekatu egingo ditu ametsezko pasadizo horiek, egiazko egoerak gailendu eta handitzen diren heinean. Ilustratzailearen kolore eta formen arteko jokoak osatzen du modu paregabean ipuinaren tonu gazi-gozoa.