Izenburua: Arkakusoa
Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola
Ilustratzailea: Belén Lucas Pérez
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2019
Orri kopurua: 28
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Album ilustratua da, anekdota xume batetik abiatuta irakurlea hausnarketan jarri nahi duena. Abentura domestikoaren egitura dauka, haurren fantasia testuinguruan garatzen dena, animaliek hitz egitea normala denean.
Istorioa hiru pertsonaiak osatzen dute: aitona, neskatoa eta arkakusoa. Aitonaren buru gainean arkakuso bat arrapatzen du Zuriñek titare batekin. Askatasunaren truk arkakusoak kontatzen die burua nola eta zergatik handitu eta txikitzen zaion...
Ilustrazioak collagearen teknika darabil nagusiki, bestelako baliabideekin batera. Emaitza estetika retroko irudiak dira, kontakizuna kokatzeko balio dutenak, eta testuan ageri ez den informazio osagarria eskaintzen dutenak. Perspektibarekin eta proportzioekin jokatuz, eta baliabide zinetikoak erabiliaz, besteak beste, egiten dituzte ekarpenak ilustrazioek.