Izenburua: Ariketa fisikoa
Idazlea: Rose Impey
Ilustratzailea: Russell Ayto
Itzultzailea: Iņaki Zubeldia Otegi
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2008
Bilduma: Munstroa eta igela
Orri kopurua: 35
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Ipuin dibertigarri honetan adiskidetasuna gailentzen da beste guztiaren gainetik. Umorez eta ironiaz betetako kontakizunean, gimnasio batera abiatzen dira Munstroa eta bere adiskide Igela. Igelak sasoi betean jarri nahi du eta, nahi edo nahi ez, Munstroa eramaten du polikiroldegira. Munstro gizagaixoak, orriz orri pairatzen du bere trebezia eza, igelaren ariketak gero eta zailagoak egiten zaizkiolako. Baina pisuak jasotzeko garaian, gauzak aldatu egingo dira. Ilustrazioek esanahi handia dute, trazu bateko marrazkiak dira eta pertsonaien eta ekintzen espresioa azpimarratzeko balio dute.