Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Argalas

Idazlea: Javier Ignacio (Txabi) Arnal Gil

Ilustratzailea: Julio Antonio Blasco, Sr. López

Argitaletxea: Fun Readers

Urtea: 2020

Orri kopurua: 40

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek heriotzaren metafora bat eraiki nahi du, doluaren trantzea leunagoa gerta dakion metaforaren erabiltzaileari. Tonu maitekorrean idatzita dago.

Narratzaileak Argalas bere txakurraren azken egunen kronika egiten du. Bitarte horretan txakurraren inguruan eguzki txiki bat piztu zela kontatzen digu, benetako eguzkiaren erreplika ñimiño bat. Bira eta bira Argalasen inguruan ibili zen, eta hil zenean jabeak beretzat hartu zuen eguzkitxo hau, eta alkandora kutunenaren poltsikoan josi zuen, bihotzaren ondoan.

Ilustrazioetan teknika mistoa erabili da, eta istorioaren osagarri dira. Bien artean kontaketa poetiko zein metaforikoa osatzen dute.


Argalas