Izenburua: Animalia asko, pila, bila
Idazlea: Alexandra Garibal
Ilustratzailea: Claudia Bielinsky
Itzultzailea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2019
Orri kopurua: 18
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Jakintza liburua da, irakurle txikienak eta autonomia irabazi nahi dutenak jomugan ditu-ena.
Batik bat ugaztunak eta hegaztiak erakusten dituen katalogoa, lehorreko animaliak ager-tzen dira nagusiki, nahiz eta urtarrak ere badauden, eta intsektuen orri biko bat ere bai.
Guztira bederatzi orri-biko ditu, sailkapen gai banarekin. Ohiko sailkapen moduak beha-rrean, beste hauek erakusten ditu: Txikitxoak, Handikoteak, Zuri-beltzak, “Koloreen jaia”, Zeruan, Urpean, Bihurri eta xelebreak, “Txantxarik ez!” eta “Landetxean salto eta brinko”.
Tamaina handiko liburua da, itxita 38x29 cm ditu, eta zabalik ia 60 cm-ko zabalera har-tzen du.
Animalien irudiak atzealde nahiko neutroetan daude antolatuta, bakoitza testu batekin. Irudi humanizatuak dira, baina soilik neurri batean, animaliaren jatorrizko itxuraren pers-pektiba erabat galdu gabe --nahiz eta intsektuei eta itsas izarrei ahoa jarri zaien, edota begiak intsektuei, itsas trikuari eta ostrari, besteak beste--, arropa pixka batekin eta jarre-ra-ekintza “zibilizatuetan”.
Testu azalpenak apenas dira deskriptiboak, eta horren ordez errima eta irudi jolasak pro-posatzen dira, tarteka mikroipuinak ere bai. Batzuetan animaliari zuzentzen zaio (Kontuz eltxo!), bestetan irakurleari (zoriondu dezagun igela!) eta batzuetan biei (Ibis, emango al diguzu lumaren bat?).