Izenburua: Andere zikoinak
Idazlea: Ramon Zulaika
Ilustratzailea: Idoia Beratarbide Arrieta
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2010
Bilduma: Sasi guztien gainetik
Orri kopurua: 27
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album honek adiskidetasun istorio xamur bat ekartzen digu esku-begietara, indar handiko ilustrazioen bidez. Tximista baten ondorioz, herriko bi zikoinek hego bana galtzen dute: ezker aldekoa batak, eskuinekoa besteak. Egoera horrek, ordea, ez du oztopatuko beraien bizimodua, eta elkarren arteko laguntzaz, egoera berriari aurre egiteko gai izango dira bidaia arriskutsu batean murgilduz, lagun batek eskatzen duena lortu ahal izateko.