Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Amonarenean kea

Idazlea: Dani Martirena

Ilustratzailea: Ana Ibaņez Elosua

Argitaletxea: Liburu iletsuak

Urtea: 2020

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ipuin errealista bezain soziala da hau, oroitzapenean eta memoria historikoan zehar bidea egiten duena. Igandero etortzen ziren lau ilobak amonarekin egotera, bere hostopil goxoa jatera. Igande batez, ordea, goizegi iritsi ziren. Amonak oroimenean bidaia egitea gonbidatzen ditu, galleta goxoak egiten dituzten bitartean. Hostopilaren errezeta argazki zahar baten atzealdean idatzi zien, eta beste sekretu zenbait kontatu ere. Adibidez gerrarena. Nola bizi ziren gerra garaian, nola hil zuten aitona. Nola zen aitona herriko eskolako irakaslea, gizon ona, ameslaria, eta horregatik hil zutela. Eta oraindik ere haren hezurren bila zebilela amona. Antoni Benaiges zen aitona, Bañuelos de Burebako irakaslea, Freinet irakaskuntza metodo berritzailearen sustatzaileetako bat.


Prentsako aipamenak:

Xabier Etxanizen kritika Argian


Amonarenean kea