Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Amona Tomaxa eta gizandia

Idazlea: Ixabel Agirresarobe Arzallus

Ilustratzailea: Iņaki (Mattin) Martiarena Otxotorena

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2020

Bilduma: Batela

Orri kopurua: 32

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Norvegiako herri-ipuin batean oinarritutako kontakizuna da. Beldurrei aurre egitea har-tzen du gai nagusitzat, eta modu eredu-emailean aurkezten zaigu beldurrari aurre egite hori.

Patxi Putxi artzaina, udaberriarekin batera bere ahuntzekin mendira bidean doa, urtero bezala. Horretarako, Gizandia dagoen zubia zeharkatu behar dute, eta beldur da Gizan-diak ez ote dizkion ahuntzak jango. Erronka eta beldur honi aurre egiten baserriko amo-na Tomaxak lagunduko dio.

Ilustrazioak ingerada beltz lodia duten irudiz osatutako marrazkiak dira. Iluntasuna dute nagusi, eta testuan sumatu daitekeen tentsio sentsazioaren lagungarri adierazgarriak dira. Batzuetan, iluntasuna emateko zirriborro beltzak erabili dira. Bete-marra hauek, pertso-naiak irudikatzerakoan erabilitako ingerada marrekin nahasten dira, eta pertsonaien er-tzak antzematea zailtzen dute.


Amona Tomaxa eta gizandia