Izenburua:
Amodioaren gazi-gozoak
Idazlea:
Aitor Arana Luzuriaga
Ilustratzailea:
Alberto Campos
Argitaletxea:
Ibaizabal
Urtea:
2001
Bilduma:
Ekin
Orri kopurua:
256
Laburpena:
XX. mendearen hasieran lanerako saldu zuten Miren neskatoa. Gezurra badirudi ere, horrelako gauzak egiten ziren gure herrian bertan. Gora-behera handiko bizimodua izan zuen Mirenek baserrian beti zerbitzari, beti lanean. Maitasunez beteriko urte samurrak ere ezagutu zituen, urte luzeetan gartzela izandako baserria paradisu bihurtu zitzaionean.
Prentsako aipamenak:
- Javier Rojo, El Correo 2001eko maiatzaren 16a, Aitor Aranak, batez ere, gazteentzako literatura idatzi du orain arte, eta neurri batean behintzat, "Amodioaren gazi-gozoak" izeneko eleberri hau sail horretan sar litekeela dirudi. Hemen emakume baten istorioa (Miren Urkiola du izena) kontatzen zaigu, zer nolako gorabeherak izan zituen, umezurtza izan da, hamaika urte zituelarik, Berrota izeneko baserrira neskame joan zenetik. Narrazioan emakume horren bizitza kontatuko zaigu XX.mendeko lahen erdian zehar, eta honetarako baserriko ganbaran gordetako egunerokoaren eskuizkribuaren fikzioa erabili du idazleak. Istorioa aurkezteko era honek, egia esan, arazoren bat baino gehiago aurkez dezake, batez ere, fikziozko testuari forma ematerakoan, sinesgarritasuna galtzeko arriskua baitago. Hasiera batean, kontakizunak umezurtzak eta agertzen direneko ipuin miresgarrien itxura hartzen badu ere, gero errealismo gordinaren bidetik joango da eta ez ditu gertaera bortitzak, hilketak eta bortxaketa saioak, adibidez, izkutatuko. Honekin batera, protagonistaren amodiozko kontuak eta sentipenak ere agertuko dira, egunerokoaren fikzioa lanabes ezin hobea baita horrelakoak erakusteko. Ez gaude puntako eleberri baten aurrean, baina Aitor Aranaren liburu honek duintasun osoz betetzen du bere funtzioa.