Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Amilami

Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2008

Bilduma: Dona, dona: 6

Orri kopurua: 178

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Tradiziozko kontakizunetatik abiatuta Igerabidek laminen istorioak eraberritzen ditu gertaera fantastikoak egungo gizartean kokatuz. Ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka dago istorioaren muinean eta kontakizuna segidan, saltoka edo oin-oharrak jarraituz eta amaierako laminen istorioak tartekatuz irakur daiteke. Laminen istorioez gain, kontakizunaren baitan sehaska-kantak, aho-korapiloak eta bestelako sineskeriak ere txertatzen dira.

Amilami lamina txintxo bat da eta ama hil eta Egilazko trikuharrian ehortzi ondoren, bere Lezaoko leize zulotik bere lehengusinaren Baltzolako kobara joango da. Han Sugoi nagusia ezagutzen hasi zen baina hasiera batean pozik biziko bada ere, laster hasiko dira ebra eta Sugoiren arteko ezin ulertuak eta azkenean, Amilamik Gasteiza ihes egingo du, Sugoi eta lamina gaiztoengandik ihes eginaz. Ondoren Txagorritxuko ospitalean lanean hasi eta Garazi haur jaio berria eta bere familia ezagutuko ditu eta garaziren zaintza bere gain hartuko, badakielako lamina gaiztoek ume jaio berriak bahitzen dituztela. Era berean, Peru eta Arroxali Garaziren anaia-arreben oso laguna egingo da Amilami eta laminen istorioak, aho-korapiloak eta bestelakoak erakutsiko dizkie. Amaiera-amaieran, azken borroka izango da eta bertan amaituko ongia eta gaizkiaren arteko gatazka, ondorio larri batzuekin, hori bai.

Elena Odriozolaren marrazkiak oso adierazkorrak dira, zoragarriak eta xamurrak, laminen iruditegiarekin eta liburuko giroarekin bat egiten dutenak.


Amilami