Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ametsen basoa

Idazlea: Pello Aņorga Lopez

Ilustratzailea: Karmele Gorroņo eta Irene Irureta Irrimarra

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2019

Bilduma: Batela, 45

Orri kopurua: 32

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Tonu hezitzailean idatzitako ipuin fantastiko honek, mundua begi ameslariekin begiratzen jarraitzeko gonbita egiten die haurrei, eta, aldi berean, helduok amets egiteko gaitasuna galtzen dugula ohartarazten die.

Ametsen basoan haurrek amets zoragarriak aurkitzen omen zituzten. Baina zoritxarrez egun batean sua piztu zen bertan, eta ametsik gabe geratu ziren haurrak, Andereño basoan barneratu eta urrezko luma bat aurkitu zuen arte. Luma eskutan, haurrengana joan eta orri ameslariak sortzea proposatuko die.

Ilustratzaileak euren irudiekin irakurketa-gakoak azpimarratzen saiatu dira, zenbait klabe emanez: kolore biziz beteriko basoa txuri-beltza bihurtuko da eskubeltz batek erretzen duenean, haur protagonistek basoarekin mimetizatu direla adierazi nahian animalia itxura dute, eta basoa erre duen heldua haurrei esker ameslari bihurtuko dela irakur dezakegu azken ilustrazioari begira.


Ametsen basoa