Izenburua: Ametsak lo!
Idazlea: Antton Kazabon Amigorena
Ilustratzailea: Alai Zubimendi Idarreta
Argitaletxea: Gero-Mensajero
Urtea: 2008
Bilduma: Alboka
Orri kopurua: 22
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Liburu hau aitaren heriotza semeari azaltzeko hamarreko koplatan aurkezten den elkarrizketa bat da, kanta ezagun baten melodian kantatzeko proposamenarekin. Semeak amari eskatzen dio aita non dagoen azaltzeko. Aita semea jaioberria zelarik hil zen eta orain arte amak izarretan zegoela esaten zion. Ilustrazioz lagunduta agertzen da ama-semeen arteko elkarrizketa, haien arteko ezbai eta kezken lagungarri gisa.