Izenburua: Amaren urteak
Idazlea: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria
Ilustratzailea: Aitziber Alonso Pikabea
Argitaletxea: Aizkorri
Urtea: 2011
Orri kopurua: 36
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Eskolako giroan kokatuta, narrazio ilustratu honetan elkarbizitza eta sentimendu txikien munduari leiho bat irekitzen zaio. Obrak baditu halako keinu batzuk balizko irakurleentzat -6 urte inguruko haurrak-, alfabetoaren (“M” letra), marrazketaren, erakarpen eta baieztapen sentimenduen agerpenean eta bestelako adierazpide batzuetan islatzen direnak eta eskolako egun “arrunt” bat deskribatzeko balio lezaketenak.
Alonsoren ilustrazio lanak plano orokorrak saihesten ditu eta trabeskako ikuspuntuak hobesten. Hartara irakurlea uneaz eta ñabardurez arduratzea behartzen du eta obraren idatziko ildoarekin bat egiten du.