Izenburua: Amalia eta Amelia
Idazlea: Castillo Suarez Garcia
Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2014
Orri kopurua: 40
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Ipuin labur eta fantastikoa, tonu poetiko eta baikorrean idatzia, ezberdintasuna eta aniztasuna bezalako gaiak aldarrikatzen dituena, haurren izaera eta gustuen testuinguruan.
Amalia eta Amelia, ipuineko protagonistak, elurra ari zuen egun batean jaiotako aizpak dira. Biak berdin jaiotakoak, denbora pasa ahala Amelia handitu egingo da, eta Amalia, berriz, txiki-txikia geldituko. Amalia bihurria dela eta ez dela, gurasoek bi ahizpak xingola gorri batez lotuko dituzte. Neskatoak ez daude pozik, eta...
Ilustrazioek fantasia areagotzen dute. Oso irudi goxo eta atseginak ditu liburuak, gorri, urdin eta grisetan, bi neskatila hauen ezinezko gertaerak iradokitzen dituztenak.