Izenburua: Amak plastakoa eman dit
Idazlea: Ana Urkiza Ibaibarriaga
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Aizkorri
Urtea: 2004
Bilduma: Mendi Sorgindua
Orri kopurua: 36
Laburpena:
Gure protagonista triste dago, izan ere amak plastakoa eman dio eta arrazoirik aurkitu ez duenez, izebari, amonari, andereņoari, Joneri e.a.... galdetzea erabaki du. Bakoitzak arrazoi desberdin bat eman badio ere, bera ez dago ados. Ez du amaren jokabidea ulertzen eta aitatxo noiz etorriko den zain dago. Plastakoak ekintza oker baten ondorioz jasotzen dira. Oraingo honetan nik ez dut okerrik egin, beraz zer dela eta eman dit amak plastakoa? Istorioa hausnarketa honetan oinarritzen da. Azkenean, aita etxera bueltatzen denean, amak berak argituko digu zer dela eta jokatu duen horrela. Era berean etxeko kide guztiak lasaitu egingo dira eta elkar ulertuko dute, izan ere guztiok behar baititugu besteen maitasun-adierazpenak.