Izenburua: Amak batzuetan trumoiak izaten ditu buruan
Idazlea: Beatriz Taboada Díez
Ilustratzailea: Daniel Iglesias Padrón
Itzultzailea: Gerardo Markuleta
Argitaletxea: Algar
Urtea: 2021
Orri kopurua: 26
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honetan, izenik gabeko neskatila protagonistak, bere amarekin izaten dituen momentu desberdinak deskribatzen ditu. Deskribapen horiekin amaren umorea eta egoera emozionala aldian aldian nolakoa den erakusten du, eta pertsona guztiok al-darte desberdinetatik pasatzen garela aditzera emanez, gogoeta egiteko gonbidapena luzatzen da.
Irudietan kolore bizi eta apalen oreka bilatzen da. Batzuetan atzealde zuriaren gainean egindako irudiak dira. Beste batzuetan atzealde bera ere kolorez jantzita agertzen da. Egiantzeko pertsonaiak dira irudietakoak, eta egiantzeko egoerak islatzen saiatzen da ilustratzailea.