Izenburua: Ama gaiztoaren ipuina
Idazlea: Mendizabal, Antxine
Ilustratzailea: Aritz Eiguren Aldanondo
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2015
Bilduma: Kuku ; 53
Orri kopurua: 46
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Ipuin errealista honek abandonoa, zeloak, eta amarekiko harremanak bezalako gai gogorrak plazaratzen ditu. Hasierako tonua tristea izanik ere, baikorra da bukaeran. Historiaren muinean Mai eta bere ahizpa Sajani daude. Gela elkarrekin dute, eta honek gorabeherak sortzen ditu beraien artean. Azkenaldian Sajani ohi baino traketsago dago Mairekin, eta honek ez daki zergatik. Hainbat ipuin klasikoren berrirakurketaren bidez Maik eta gurasoek jakingo dute zerk sorrarazten dioen Sajaniri egonezina, eta laguntzen saiatuko dira.
Ilustrazioak istorioa osatzen du, baina informazio gehitu gabe. Testuarekin bat egiten duen kolore paleta apala darabil, marroi eta berdeak bereziki. Marrazkiak egiantzekoak direla esan daiteke. Nabarmentzekoa da, familiaren aurpegiak soilik bukaeran ikusten direla eta batez ere ahizparena, protagonistarena ere ia bukaeraraino bizkarrez edo alde batez ikusten zaio soilik.