Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Altzoko Handia eta Kutixiren pianoa

Idazlea: Koldo Izagirre

Ilustratzailea: Karmele Gorroņo eta Irene Irureta Irrimarra

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2018

Bilduma: Altzoko Handia, 2

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratua, Altzoko pertsonaia historikoa berrasmatzen duena, literatur pertsonaia batean bihurtuta hainbat abenturen pertsonaia bihurtzeko.

Bildumako bigarrena den honetan Altzoko Handiaren eta Kutixiren arteko adiskidetasuna aurkezten zaigu, poetikotasun handiko testuarekin eta ilustrazio goxoen bitartez. Altzoko handia pertsonaia apala da, umila, sentibera eta baita inuzentea ere (keinuetan, espresioan ere nabarmentzen da). Kutixi, bestalde, bihurria da, arauak betetzea kosta egiten zaiona.

Adiskidetasuna ardatz hartuta, gizartean bere tokia aurkitzea zail dutenen egoeraz hausnartzera gonbidatzen gaitu, fantastikoa eta aldi berean, ironikoa den tonuan.

Ilustrazio lanak narrazioari gehitu egiten dio. Testuaren gaiarekin eta tonuarekin bat dator.

Kolore biziak agertzen ditu, eta forma ikonikoak. Koloredun tinta eta forma borobilduak. Kolore gama desberdinak erabiltzen dira, funtzio narratiboarekin. Esaterako, pertsonai helduak zuri-beltzean agertzen dira.


Altzoko Handia eta Kutixiren pianoa