Izenburua: Altzoko Handia eta Kutixiren bekaitza
Idazlea: Koldo Izagirre
Ilustratzailea: Karmele Gorroņo eta Irene Irureta Irrimarra
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2020
Bilduma: Altzoko Handia
Orri kopurua: 32
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Kutixiren eta Altzoko Handiaren bosgarren abentura. Orain arte bezala, aurreko zenbakiarekin kateatuta dator, kontakizunaren hariari jarraipena emanez.
Oraingoan euskal arrantzaleek Altzoko Handiaren altxorra harrapatu nahi dute, eta baleak laguntzen dio altxor hori gordetzen. Modu errimatuan aurkeztutako testua osatzeko, Benito Lertxundiren abestien letra zatiak erabili dira.
Ilustrazio koloretsuz osatutako irudi ikusgarriak aurkitu ditzakegu testuaren lagungarri. Proportzio eta formen arteko jolasa eginez, neurrietan esajeraziorako joera duten irudiak aurkezten dira.