Izenburua: Altzoko handia eta kutixiren amona
Idazlea: Koldo Izagirre
Ilustratzailea: Karmele Gorrońo eta Irene Irureta Irrimarra
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2019
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honetan Altzoko pertsonaia historikoa berrasmatzen da, literatur pertsonaia batean bihurtuta. Narrazioa eskaintzen zaigu metrika zaintzen duen testu errimatuan, boz gora irakurri edota kantatzeko. Hari narratiboak bitarteko sinbolikoak erabiltzen ditu maiz, errealismotik urrutiratzen, askotan lirikoak, tradiziozko ipuin eta kantei erreferentzia eginez: Artzain gezurtiaren ipuina, Hamelingo txirulariarena, Oskorri taldearen “Katuaren testamentua” diskoko hainbat kanten oihartzuna... Bai eta gizarte gaiei erreferentzia eginez ere: “gaupasa”, “orain bakezaleak gara”, “abertzaindia”,...