Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Alizia herrialde miresgarrian

Idazlea: Lewis Carroll

Ilustratzailea: John Tenniel

Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2015

Bilduma: Mila gau, 4

Orri kopurua: 141

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Klasiko honen 150. urteurrenekoa dela eta, Pamielak lan bikaina egin du euskal irakurleek liburu ezagun honen bertsio ederra izan dezagun. Aipatzekoa bestalde, Manu Lopez Gasenik egindako lana; aurreko batean argitaletxe eta itzultzaile berberek egindako lanean ez bezala, oraingo honetan beste bide bat hartu du Lopez Gasenik. Berak dioen bezala: “Alizia pertsonaia bikaina da, liburua zelebrekeriaz josita dago...baina hain da ulergaitza tarteka! Hori dela eta, itzulpen hau funtzionalagoa bihurtzen saiatu naiz...”

Abenturazko ipuin fantastikoa da. Gogoeta, grina, pertsonen arteko harremanak, obedientzia… dira gaiak. Tonua umoretsua da, komikoa sarritan.

Alizia izeneko neskatila bat da protagonista, eta, lo-kuluxka egin bitartean, amets fantastikoa eta bitxia bizitzen du, zentzumenez betetakoa. Berak oso erreal ikusten du eta sentitzen du gertatzen ari zaiona; liburu bukaera arte irakurleok ere erabat sinistuta gaude benetan egin duela jauzi lurralde miresgarri batera. Lurralde horretako gizartean, pertsonak eta animaliak elkarrekin bizi dira; untxi zuria, ikarak hartutako Sagua, Martxoko Erbia, Errege eta Erregina, Txerrikumea eta Dukesa, Grifoa eta haren karrankak, Sugandila, Sasidortoka…

Ilustrazioak orain 150 urtekoak dira. Zoragarriak dira, bai koloretan, bai zuri-beltzean. Oso ondo laguntzen diote istorio fantastikoari.


Prentsako aipamenak:

Asun Agirianoren kritika Garan


Alizia herrialde miresgarrian