Izenburua: Aitona maitea
Idazlea: Elisabet Abeyá
Ilustratzailea: Roser Capdevila
Itzultzailea: Joxan Ormazabal Berasategi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008
Bilduma: Sirena
Orri kopurua: 24
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Haur baten hazte prozesuaren inguruko gertaerak biltzen dira Aitona maitea liburuan. Gutun baten bidez, haurrak aitonari kontatuko dizkio hazi eta handitu ahala zenbat gauza egiteko gai den. Egileak kutsu errealistaz jorratuko ditu haurrak egiten dituen aurrerapausoak, eguneroko kontuen kronika moduko bat osatuz. Ilustrazioak oso adierazkorrak dira, orriz orri haurrak kontatzen duena ilustratzeaz gain, bere etxea, familia eta eguneroko bizimoduaren bestelako adierazpen etengabeak ere agertzen direlako.