Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Aitona Lukasen txabola

Idazlea: Pello Aņorga Lopez

Ilustratzailea: Alexf

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2022

Bilduma: Xaguxar, 247

Orri kopurua: 72

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Tonu umoretsuan idatziriko ipuin errealista da. Aitona-biloben arteko harremana ardatz harturik, belaunaldi ezberdinetako errealitateak uztartzen ditu.

Aitona Lukas bere txabolan bizi da. Krispin bilobak bisitatzen duen aldiro, aitonaren lagun bat ezagutzen du: Xilbestre armiarma, Margarita ahatea, Clementina sagua eta Pakito barraskiloa. Aitonak ez du inoiz presarik izaten eta, patxadaz, ingurunea balioesten irakatsiko dio. Baina, zoritxarreko gertaera batek aitonaren bizimodua hankaz gora jartzen du. Aitonak Krispinen etxean bukatuko du, baina, imajina ditzakegun erosotasun guztiak izango baditu ere ez du etsiko txabolara bueltatu arte.

Kontakizunak tonu arin eta atseginez hiriaren eta landa-eremuaren arteko ezberdintasunak irudikatzen ditu. Hogeita bi ataletan banatzen da, eta atal bakoitzak bi orrialde eskas hartzen ditu. Lehen pertsonan kontatuta dago, eta testua aberasteko baliabide linguistikoak erabiltzen dira (onomatopeiak, hika/zuka [aitona/gainerako pertsonaiak]…).

Ahozko egitura jarraituz osaturiko kontakizuna dela esan daiteke, gertukoa. Esaterako, aitonak hikaz hitz egiten dio Krispini eta honek istorioa sinesgarriago egiten du.

Ilustrazioak ingerada beltzez marraztu dira, kolore paleta mugatua erabiliz (urdinak eta beixak) beteak. Pertsonaiak karikaturizatuak daude, modu esajeratuan luzatuz edo zabalduz .


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Aitona Lukasen txabola