Izenburua: Aitona, ez dakizu ipuinak kontatzen
Idazlea: Seve Calleja Pérez
Ilustratzailea: Aranzazu Calleja
Itzultzailea: Lurdes Auzmendi Aierbe
Argitaletxea: Desclee
Urtea: 2003
Bilduma: Ipotxak eta erraldoiak, sail laranja
Orri kopurua: 64
Laburpena:
Anak eta Martinek orduak eta orduak pasatzen dituzte gurasoek kontatzen dizkieten ipuinak entzuten. Baina hobekien kontatzen dituena amona da. Gustua ematen zuen oporrak haren etxean pasatu eta oheratzeko ordua ailegatzeak. Hori zen Martinek zeukan txikitako oroitzapenik atseginena: aiton-amonekin egonaldi luzeak egiten zituen, haren arrebak txintik atera gabe orduak eta orduak sehaskan aguantatzen zituen bitartean. Aitonak, alabaina, ez zekien ipuinak kontatzen. Batzuetan ez zituen osorik gogoratzen; beste batzuetan, berriz, batzuk besteekin nahasten zituen. Edo erdian jendea faltatzen zitzaien.