Izenburua: Aitona eta amona udalekuetan
Idazlea: Joxan Ormazabal Berasategi
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008
Bilduma: Kuku saila
Orri kopurua: 51
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Lehendik ere ezagunak diren aitona-amona xelebreen (Aitona parapentean; Amona bizikletaz) abentura berri honetan ere, umorea hasieratik bukaeraraino aurkituko dugu.
Libek ez du nahi udalekuetara joatea. Baina aurton gurasoek ez dute amorerik eman eta hamabost egunetarako udalekuetara bidaltzen dute, eurak mendi ibilaldi bat egiten duten bitartean. Liberen aitona-amonak, ordea, ez daude batere gustura erabaki horrekin eta biloba bisitatzera joango dira. Bisitan joan eta bertan geratu: aitona sukaldari, amona gorputz hezkuntzako monitore eta Lai txakurra, udalekuetako maskota gisa. Gurasoak, alabaina, asko larrituko dira etxean aitona-amonen falta sumatzen dutenean.
Aurreko aleetan bezala, ilustrazioek indar handia ematen diete, berez, ahuleziarik erakusten ez duten pertsonaia xelebreei.