Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Aiton-amonak, piraņak eta beste istorio batzuk

Idazlea: Rocio Bonilla

Ilustratzailea: Rocio Bonilla

Itzultzailea: Gerardo Markuleta

Argitaletxea: Algar

Urtea: 2020

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Tonu hezitzaile eta baikorra duen album ilustratua da. Genero errealista batetik, gai nagusia familia litzateke, konkretuki, biloba eta aiton-amonen arteko harremanean sakontzen du.

Niko eta bere aitona Rodrigoren harremana kontatzen da bertan; elkarrekin bizitzen dituzten abenturak edota egiten dituzten gauzak. Nikoren lagunen aiton-amonak ere aurkezten ditu eta nolakoak diren ere azaldu. Ordu asko pasatzen dituzte jolasean eta kontu kontari. Aitona-amonen ekarpenekin, ikasteaz gain asko dibertitzen dira Niko eta bere lagunak.

Album ilustratua izanik, ilustrazioak garrantzi berezia dute, kontaketaren parte baitira. Testuarekin bat datoz.


Aiton-amonak, piraņak eta beste istorio batzuk