Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Aitaren bihotza

Idazlea: Karlos Santisteban Zimarro

Ilustratzailea: Inma Mendiola

Argitaletxea: Desclee

Urtea: 2009

Bilduma: Ipotxak eta erraldoiak

Orri kopurua: 61

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Narrazio errealista honetan lehen pertsonan eta tonu malenkoniatsuan kontatzen dira ume batek dituen oroitzapenak.

Peru duela urtebete aita hil zitzaion mutikoa da. Oraindik maiz egiten du negar aitaz oroitzean. Aita ez dagoen arren, ondo baino hobeto oroitzen ditu, ordea, harekin pasatako une goxoak. Peruren aita baserritarra zen eta natura eta animaliak maitatzen irakatsi zion. Peruk, aitak irakatsiak kontatuko dizkigu, beraiei gertatutako pasadizoen artean.

Ilustrazioek ondo adierazten dute baserrian ematen diren zenbait egoera, bai aita hil eta gero amarekin daukan une goxoren bat, bai aitarekin bizi izandako momentu batzuk.


Aitaren bihotza