Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Aita

Idazlea: Hélène Delforge

Ilustratzailea: Quentin Gréban

Itzultzailea: Gerardo Markuleta

Argitaletxea: Algar

Urtea: 2023

Orri kopurua: 66

Adina: 8tik gora


Laburpena:

“Aita” albuma, aita izateari buruzko kondaira bilduma da. Aitatasunaren aniztasun sozial edo kulturala abiapuntu izaki, mundu osoko aitei hitza ematen zaie, tonu poetikoan.

Liburua honela antolatua da: orrialde bikote bakoitzean, ezkerraldean testu bat ageri da behean xuri-beltzean den marrazki baten lehen lerroekin. Eskuinean aldiz, orrialde osoko ilustrazio bat dakar, akuarela dirudien tonu berokoa. Testuak eta ilustrazioak eguneroko eszena batzuk ekartzen dituzte gogora, aita eta haurraren harremanak denbora eta espazio ezberdinetan. Aita hasi-berriak edo adinekoak haien haurrei zuzentzen zaizkie (edo batzuetan haurrek berek aitari hitz egiten diote) eta haien bizipen eta konfidentziak irakur ditzakegu.

Testua eta ilustrazioak erabat uztartuta daude. Ezin jakin zein den abiapuntua. Ilustrazioek margolan itxura dute eta narratiba propioa; independenteki ere ikus daitezke, nahiz eta elkarrekin askoz ederragoa izan.


Aita