Izenburua: Ahatetxoak eta beste batzuk
Idazlea: Antton Kazabon Amigorena
Ilustratzailea: Jon Zabaleta
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2016
Orri kopurua: 71
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Lau kontakizun laburrek osatzen dute ipuin liburua. Maitasuna, maitasun ezaren beldurra, baztertua sentitzea, autoestimua, edota jeloskor sentitzea dira gairik nagusienak. Orokorrean nahiko tonu ezkorra dute ipuinek.
-Diaboloa: Gabi kalean bizi da 6 urte dituenetik, gurasoek abandonatu zutenetik. Auzokoek laguntzen diote, baina dituen adiskide bakarrak zakur bat eta malabarrak egiteko diabolo bat dira. Gertatuak gertatu, gurasoekin elkartzeko esperantza ez du galdu. Bukaera irekia.
-Non dago Tox? Uxueren etxean txakurkumeak jaio dira, eta berak Tox berarekin nahi du, baina, aitak eraman egingo du. Uxuek ez du berehala amore emango, eta aitaren maitasuna zalantzan jartzen du.
-Ahatetxo polita: Ahatetxo itsusiaren berridazketa librea.
-Amatxorekin: Alaba amatxorekin oheratzen da, laztantzen du, gozatzen du, ama nekatua lo gelditu da, aitak bihar egingo du lo amatxorekin, gaur ez.
ILUSTRAZIOA: Zuri beltzean, esandakoa errepikatzera mugatzen da. Marrazki ikonikoak, tintan, forma borobilekoak. 16. orrialdeko ilustrazioa ez dator bat testuaren tonuarekin, ezta 19. orrialdekoa