Izenburua: Agur, Agur!
Idazlea: Castillo Suarez Garcia
Ilustratzailea: Morkots
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2015
Bilduma: igelio, 39
Orri kopurua: 48
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Tapa biguneko liburua da. Narrazio errealista hau hamabost ataletan banaturik dago. Nagusiki, gurasoen banaketak haurrari nola eragiten dion hausnartzen du, tonu triste samarrean. Agurtzane da protagonista, eta narratzaile. Ez dago akziorik apenas. Agurtzanek bizi duen egoeraren berri ematen digu, banaketa suertatzen denetik, animoa pittin bat baretzen den arte, eguneroko ekintzak tartekatzen dizkigularik. Ilustrazioak agertzen dira zenbait ataletan, orrialde osoa hartuz bitan eta erdia gainerakoetan, komiki tipokoak dira, eta ironia apur bat eransten diote kontaketari.
Imanol Merceroren kritika berrian.