Izenburua: Adiskideak
Idazlea: Eric Carle
Ilustratzailea: Eric Carle
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2023
Bilduma: Amets egiteko liburuak
Orri kopurua: 24
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Tamaina handiko album ilustratua da. Giza harremanen alde intimoan jartzen du fokua, adiskidetasunaren definizio praktiko eta poetikoa eskaintzeko.
Protagonistak lagun min bat du eta gauza asko egiten dituzte elkarrekin: jolastu, dantza egin, elkarri sekretuak kontatu… Baina egun batean adiskidea beste nonbaitera doa bizitzera, eta protagonista bakarrik geratzen da. Orduan bidaia abiatzen du lagunaren bila: ibai lasterra zeharkatuz, izarren azpian lo eginez, mendi garaiak igota, belardi zabala igaro… eta behin basoa zeharkatuta, lorategira iristen da. Bertan lore sorta bat bildu eta, halako batean, bere lagun minarekin elkartzen da. Eta berriro ere jolastu, dantza egin, sekretuak kontatu, eta...
Ilustrazioek egilearen berezko estiloa dute, kolore biziak erabiltzen ditu, babes orrietatik hasita. Collagea da nagusi, eta baita pintzel lodiz egindako paisaiak ere. Orrialde bikoitzak ia osorik bete dira eta testua azpian zuriz dagoen tartean idatzita dago.
Azken orrialdean egilearen txikitako argazki bat ageri da, bere adiskide batekin, eta kontatzen du nola desagertu zen lagun hura, beste nonbaitera joan zelako bizitzera.