Izenburua: Adio, adio!
Idazlea: Pello Aņorga Lopez
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2003
Bilduma: Birundan
Orri kopurua: 36
Adina: 8tik gora
- ALDAKETA 16, 15.zenbakia, 2004/01/20 Liburu honekin Elkar etxeak sail berri bati ekin dio:Birundan sailari, hain zuzen. Sail hori, argitaratzaileak dioen moduan, egileei, beraiei, neurri-neurrira egindakoa da. Sail honetan, haurrari zein helduari irakurzaletasuna bultzatu nahi diote.
Liburu honetan marrazkiak eta ipuinaren gaia oso ondo daude uztartuta. Testuak ez ezik, marrazkiek ere gauza asko kontatzen dituzte. Idazlea oso ausarta izan da gaia aukeratzerakoan, aita batek istripuan hil zaion bere semeari buruz hitz egiten baitu. Gaia heriotza izanik ere, poesia dario liburuari.
Hona hemen pasarte bat: "Txantxangorri bat ikusten baldin badut nonbaiten, berehala geratzen naiz, eta "adio, adio" esaten diot. Izan ere, niretzat, txantxangorria txori bat baino gehiago da. Eta kontatuko dut zergaitik.".