Izenburua: Abezedario titirijario
Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola
Ilustratzailea: Elena Laura
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2017
Orri kopurua: 61
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Poesia eta dibulgazioa. Abiapuntua nozioa da: abezedarioaren letrak. Tonua jostagarria da, eta hezitzailea.
Letren “txotxongiloa” erakusten digu liburuak, eta, emanaldi bat izango balitz bezala, letra guztiak agertzen dira, banan-banan, bai letra larriarekin, bai letra xehe lotuarekin. Letra bakoitzari bi orrialde eskaintzen zaizkio, Ezkerretara letraren aurkezpena dator, eskuinetara bi poema. Liburuak zuhaitzaren irudia baliatu du testuak aurkezteko eta uztartzeko; hain zuzen, abezedarioaren letrak zuhaitzaren adarretan zintzilik, “poesiaren haize leunak kulunkaturik”.
Ilustrazioak letra bakoitzaren aurkezpenarekin eta poesiarekin uztartuta daude. Batzuetan, aurpegia baino ez dute letrek; beste batzuetan letra osoa eraldatzen da.