Izenburua: Abentura handia
Idazlea: Rose Impey
Ilustratzailea: Russell Ayto
Itzultzailea: Iņaki Zubeldia Otegi
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2008
Bilduma: Munstroa eta igela; 1.
Orri kopurua: 35
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Ipuin ilustratu honek, bi pertsonaia kontrajarriren istorioa kontatzen digu umorez. Bide batez, egoera berdinaren aurrean nolako joera ezberdinak azaldu daitezken erakutsiz: Igela abenturazale ipurterre bat da eta Munstroa, berriz, tipo lasai eta nahiko beldurtia. Munstroa eta Igela hondartzan daude. Igela dagoeneko aspertu da eta abentura bila joatea proposatzen dio Munstroari, bistan duten txalupa batean. Itsasoratu eta uharte bateraino abiatzen dira. Bidean sortzen diren zailtasun guztiei Igelak bere buruarengan duen konfiantza bukaezinarekin aurre egingo die, Munstroaren dardaren artean. Ipuinaren bukaera irekita gelditzen da, gure lagunek ez dakitelako nola lurreratuko diren. Ilustrazioek ondo adierazten dute testuan azaltzen zaiguna. Pertsonaien aurpegiak era sinplean baina modu adierazgarri batean agertzen dira. Maketazioak ere joko pixka bat ematen du, adibidez, komikiaren errekurtsoak erabiliz.