Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Abbadiaren sekretua

Idazlea: Fernando Morillo Grande

Argitaletxea: Gaumin

Urtea: 2012

Bilduma: Su gazte; 3

Orri kopurua: 144

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Fernando Morillo idazle azpeitiarrak sari bat jaso zuen 2011n hilabete bateko egonaldia egiteko Hendaiako Nekatoenean, Anton Abbadiaren gazteluaren ondoan. Egonaldi haren emaitza da liburu hau.
Bertan intrigazko trama bat haritzen da Abbadiako gazteluan gertatzen dena eta zientzialari ospetsuaren biografiaren zertzeladak ematen dituena.
Akzioa gaur egungo Hendaian abiatzen da, Kaiet eta Alar anaiak, Nikole Kaieten laguna eta euren aiton-amonek misteriozko desagerpen batzuk ikertzen hasten direnean Abbadiako gazteluan.
Trama akzio zurrunbilo batean josita dago. Pertsonaien koherentzia, ekintzen zilegitasuna edota sinesgarritasuna ez dira zaindu eta Abadiari buruzko oharrak adabaki itxura hartzen dute gehienetan.
 


Abbadiaren sekretua