Izenburua:
A zer gaupasa!
Idazlea:
Migel A. Mintegi Larraza
Ilustratzailea:
Inma Mendiola Gardoki
Argitaletxea:
Ibaizabal
Urtea:
2000
Bilduma:
Ekin
Orri kopurua:
148
Laburpena:
Udako gau bat da. Ikasturtea bukatu berri dute sei protagonistek. Ilunabarrean herrira joango dira, rock kontzertura, gaupasa ahaztezin bat egiteko asmoz. Eta halaxe gertatuko zaie, bai horixe!
Prentsako aipamenak:
- Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2001-09-01 Migel Angel Mintegiri detektibe-eleberriak gustatzen zaizkio. Hori nabaria da, berak idatzi dituen eleberrien artean aipatu behar baita "Esker mila Marlowe" (1996) izenekoa, Philip Marloweri eta bere sortzaileari, Chandlerri alegia, omenaldi gisa idatzitako testua. Detektibe-eleberriak gustagarriak egiten dira (neuri ere izugarri gustatzen zaizkit) abenturaren ekarle baitira. Abentura urbanoak, hirietan gertatzen direnak, herrietan edo gertatzen direnen aldean arras ezberdinak. Gaur egun gerta daitezkeen abentura bakarrak hirietakoak dira, hirietako kale matazan sortu, biribildu eta amaitu egiten direnak. Abentura horietan gizakiak bere indarrak neurtzen ditu beste gizakiekin, inguru gaizto eta krudel batean. Detektibe-eleberrietan pertsonaiak sekulako garrantzia du, izan benetako detektibe edo detektibe sartu den abenturazalea berdin, bere inguruan uztartzen baitira abentura ez ezik, gainerako pertsonaiak, jira eta biran, nola planetak eguzkiaren inguruan. Pertsonaia gazte bat izan daiteke, edo gazte-koadrila bat. Aipatzen ari garen honetan gazte-koadrila bat aurkezten digu Migel Angel Mintegik. Kostaldeko herri batera joan dira, rock kontzertu bat ikustera, musika gau batez gozatzera hain zuzen, eta delako herri horretara iritsi bezain pronto koadrilako neska bat galdu egiten zaie, hobe esan itxura xelebredun gazte batzuekin joaten da, behartuta itxura denez. Koadrilakoek neska aurkitu behar dutela erabakitzen dute eta hor hasten da abentura. Generoko elementu guztiak ditu gazteentzako eleberri honek. Pertsonaiak berehala sailkatzen ditu egileak, itxura onekoak eta itxura txarrekoak, zintzoak eta gaiztoak alegia, baina giroa ondo deskribatuta dago, oro har: gazteak musika entzuteko irrikan, musikaren inguruko errituala...
Droga eta bere inguruan ibili ohi den mundua esaterako ez dakit beltzegi ez ote den azaltzen, aldez aurretik drogaren eragin gaiztoez gorde nahi bagintu bezala. Dena dela ondo irakurtzen da liburua eta une politak pasatzen laguntzen du. Abentura, misterioa.
- Xabier Etxaniz, CLIJ agosto del 2000 Festival de música durante las fiestas de un pueblo costero. Una cuadrilla de amigos que van de camping, unos traficantes de droga... y una de las chicas del grupo que quiere ligar con los delincuentes. Este cóctel del principio dará lugar a una frenética noche durante la cual, olvidándose del festival, Miren, Igor y Josu intentarán localizar y liberar a Leire.
Esta novela, en la que predomina la acción, con breves descripciones y muchos diálogos, nos servirá también para reflexionar sobre las drogas, los problemas de los jóvenes, el primer amor, la amistad, etc.
Agradable y amena, es una obra que se lee de un tirón. La parte más floja de la obra corresponde, desde nuestro punto de vista, a la parte gráfica, que no se corresponde a la dureza del tema.
- Felipe Juaristi, Diario Vasco Abentura, misterioa (1-09-01)
Migel Angel Mintegiri detektibe-eleberriak gustatzen zaizkio. Hori nabaria da, berak idatzi dituen eleberrien artean aipatu behar baita "Esker mila Marlowe" (1996) izenekoa, Philip Marloweri eta bere sortzaileari, Chandlerri alegia, omenaldi gisa idatzitako testua. Detektibe-eleberriak gustagarriak egiten dira (neuri ere izugarri gustatzen zaizkit) abenturaren ekarle baitira. Abentura urbanoak, hirietan gertatzen direnak, herrietan edo gertatzen direnen aldean arras ezberdinak. Gaur egun gerta daitezkeen abentura bakarrak hirietakoak dira, hirietako kale matazan sortu, biribildu eta amaitu egiten direnak. Abentura horietan gizakiak bere indarrak neurtzen ditu beste gizakiekin, inguru gaizto eta krudel batean. Detektibe-eleberrietan pertsonaiak sekulako garrantzia du, izan benetako detektibe edo detektibe sartu den abenturazalea berdin, bere inguruan uztartzen baitira abentura ez ezik, gainerako pertsonaiak, jira eta biran, nola planetak eguzkiaren inguruan. Pertsonaia gazte bat izan daiteke, edo gazte-koadrila bat. Aipatzen ari garen honetan gazte-koadrila bat aurkezten digu Migel Angel Mintegik. Kostaldeko herri batera joan dira, rock kontzertu bat ikustera, musika gau batez gozatzera hain zuzen, eta delako herri horretara iritsi bezain pronto koadrilako neska bat galdu egiten zaie, hobe esan itxura xelebredun gazte batzuekin joaten da, behartuta itxura denez. Koadrilakoek neska aurkitu behar dutela erabakitzen dute eta hor hasten da abentura. Generoko elementu guztiak ditu gazteentzako eleberri honek. Pertsonaiak berehala sailkatzen ditu egileak, itxura onekoak eta itxura txarrekoak, zintzoak eta gaiztoak alegia, baina giroa ondo deskribatuta dago, oro har: gazteak musika entzuteko irrikan, musikaren inguruko errituala… Droga eta bere inguruan ibili ohi den mundua esaterako ez dakit beltzegi ez ote den azaltzen, aldez aurretik drogaren eragin gaiztoez gorde nahi bagintu bezala. Dena dela ondo irakurtzen da liburua eta une politak pasatzen laguntzen du. Abentura, misterioa…