Izenburua: A
Idazlea: Lorena Martinez Oronoz
Ilustratzailea: Lorena Martínez Oronoz
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2019
Orri kopurua: 36
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Oinarrizko elementuen erabilerarekin osatutako albuma da. Dena dago esentziara eramana, kontakizuna eraikitzeko baliabide minimoak erakutsita. Gorria, zuria eta beltza kolore guztiak. Hondo zuri batean bi pertsonaia arketipiko: otsoa eta neskatoa, euren inguruan objektu bakar kutxa bat dutelarik. Testua are minimoagoa da,“A” letra.
Kontakizuna bi pertsonai hauen topaketa da. Aurrez aurre jartzen dira, eztabaidatzen dute, gorabeherak izaten dituzte, eta amaieran oreka berri bat lortu da.
Arketipoekin eraikitako kontakizuna izanik, irakurlearen interpretazioaren menpe geratzen da diskurtsoaren garapena.
Kolore planoak eta forma sintetikoak dituzte ilustrazioek. Tamainarekin jolasten dute, kontakizunaren esanahia zabalduz.
Lore Agirrezabalen Garako kritika
Imanol Merceroren kritika Berrian