Testuen ulermenaz
"Irakurketa sustatzen" izeneko eta hiru liburuxkaz osatutako bilduma idatzi zuen Itziar Zubizarretak eta Galtzagorri elkarteak plazaratu zuen 2009tik 2011ra bitartean. Testuen ulermenaz izan zen horietarik azkena. Testu idatziaren esanahiaren eraikuntza lantzeko zenbait proposamen eta hausnarketa biltzen ditu Zubizarretak liburuxka honetan.
Komunikazio gaitasunaren baitan daude ulermenaren estrategiak. Estrategi horiek garatzea, ordea, ez da operazio hutsala. Hain zuzen ere, komunikazio eskema guztia etengabe berrikustera bideratuko gaitu, haren perspektiba desberdinak aurrean ditugula. Liburuxka honetan, besteak beste, perspektiba horietako batzuk azaltzen dira.
Azaleko ilustrazioa Ana Juan ilustratzailearena da.
Liburuxka hau argitaratzeko, Galtzagorri elkarteak OEPLI (Organización Española para el Libro Infantil y Juvenil) erakundearen laguntza jaso zuen.